Informazioa
FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA
Euskal mitologia belaunaldiz belaunaldi transmititu diren mitoen, elezaharren eta gertaeren multzoa da. Ahozkoan, etxeko sutondoan, helduek kontakizun horiek aipatzen zituzten, eta horrela mantentzen zen ezagutza. Irratiaren agerpenak, telebistarenak… kate naturala apurtzea eta ezagutza horiek transmititzeko modu berriak beharrezkoak izatea eragiten du, ahanzturan eror ez daitezen. Joan den mendean, aditu handiek bilketa-lan ikaragarria egin zuten, eta kontakizun horiek guztiak, kondaira eta mito horiek guztiak liburuetan bildu zituzten.
Baina… zertarako balio digute hor gordeta geratzen badira? Bildutako informazio guztia oinarri hartuta, gaiaren testuingurua landuko dugu, eta, ondoren, Euskal Herriaren mitologia osatzen duten elementu guztiak aurkeztuko ditugu, kapituluka edo saioka multzokatuta. Ideia da horri buruzko ezagutza zabaltzen lagundu ahal izatea, eta, gainera, ezagutza hori transmititzen jarraitzea, bizirik iraun dezan. Dagoeneko ez dira kontatzen baserriko sutondoko istorioak, baina ordenagailuen pantailaren aurrean jarriko gara, espazio berean elkarrekin egon beharrik gabe. Teknologia, ahozko transmisioa zokoratu zuena, tresna egokia izan daiteke orain ondare ez-materiala, bizi eta etengabe eboluzionatzen ari den honen biziraupenerako.
HELBURUAK
- Euskal Herriaren sinesmenen, mitoen eta elezaharren mundura hurbiltzea.
- Euskal Herriaren mitologiako numen eta izaki nagusiak ezagutzea
- Herri-aberastasun hori transmititzen eta iraunarazten laguntzea, horretarako behar diren ezagutzak eta gaitasunak eskuratuz.
HARTZAILEAK
Euskal Herriaren ondare ez-materiala osatzen duten sinismen, mito, kondaira, tradizioen, numen eta izakien mundua ezagutu nahi duen edonor. Eta, agian, arlo honetan ezagutza zabaldu nahi duela.
METODOLOGIA
Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.
Ikastaroaren izaera dela eta, gomendagarria da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, hori ezinezkoa balitz, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.
EGUTEGIA
Iraupena: 15 ordu (12 ordu online aurrez aurre eta 3 ordu ikasgela birtualetik kanpo).
Datak: Ostegunetan.
2026ko urriak 29.
2026ko azaroak 5-12-19-26.
2026ko abenduak 3.
Ordutegia: 17:00-19:00.
ESKAKIZUN TEKNIKOAK
Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download
PREZIOA
Ikastaro hau doakoa da.
MATRIKULA IREKIA
Beharrezkoa da “Izen-ematea” atalean dagoen formularioa betetzea.
HIZKUNTZA
Euskara.
DATAK
Hasiera data:
2026ko urriak 29.
Bukaera data:
2026ko abenduak 3.
Orduak: 15.
______________
Ikastaroa amaitzean, ikasleek UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak emandako ziurtagiria jasoko dute.